ARETXABALETAKO
HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRA
 


  BERRIAK

 
Partaidetza txostena eskuragarri: Hasierako alternatiba, irizpide eta helburuak
2022/04/19
 
Bigarren partaidetza prozesuaren emaitzen txostena.
2022ko otsailean egin ziren partaidetza ekintzen emaitzak jasotzen dituen txostena argitaratu da. 
> Ikusi txostena

Bigarren partaidetza epea itxita
2022/02/28
 
Proposamenak egiteko parte-hartzea amaitu da.
Partaidetzaren bigarren fase honetan, diagnostiko parte-hartzailean oinarritutako proposamenak landu ziren. Saioen eta parte-hartze digitaleko bi asteen ondoren, fase hau ixten da. Laster jarriko dira emaitzak webgunean. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi! 
 

Partaidetza epea zabalik
2022/02/14
 
Partaidetza prozesua berriro zabalik proposamenak egiteko.
Nahi dugun Atxabalta' prozesuaren bigarren fasean diagnostiko partehartzailean oinarritutako proposamenak landuko dira. Otsailaren 14tik 27ra, galdetegi digitalaren bitartez parte hartzeko epea zabalik egongo da. Otsailaren 22an eta 24ean, partaidetza saio publikoa eta partaidetza saio espezifikoa izango dira, hurrenez hurren. 
 
 
 
Diagnostiko partehartzailea eskuragarri
2022/02/10
 
Partaidetza prozesuaren emaitzen txostena.
2021eko azaroan eta abenduan egin ziren partaidetza ekintzen emaitzak jasotzen dituen txostena argitaratu da. 
> Ikusi txostena
 

 
Partaidetza digitalaren epea bukatu da
2021/12/03
 
Galdetegia abenduaren 3ra arte egon da zabalik.
Eta 300 pertsona inguruk parte hartu dute galdetegiari erantzunez! Laster ikusi ahal izango dituzu emaitzak txosten batean.  Eskerrik asko parte-hartu duzuen guztioi!
 
 
 
Partaidetza digitala, epea zabalik
2021/11/15
 
Galdetegia azaroaren 15etik abenduaren 3ra bete ahal izango da. 
Parte-hartze digitala bi astez egongo da zabalik. Anonimoa da eta edozein gailutatik bete daiteke.
Zure parte-hartzea funtsezkoa da, animatu parte hartzera!


 
 

 
Nahi dugun Atxabalta
2021/11/11
 
Hirigintza Plana herritarren parte-hartzera deituz abiatzen da. 
'Nahi dugun Atxabalta' prozesuaren lehenengo fasean udalerriaren egungo egoeraren diagnostikoa egingo da. Azaroaren 18an eta 24an hitzaldi-informatiboa eta partaidetza saioa izango dira, hurrenez hurren. Gainera, azaroaren 15etik abenduaren 3ra bitartean herritarrek galdetegi bat bete ahal izango dute webgunearen bidez.
> Informazio gehiago hemen 
 


 

Aurretiko kontsulta publikoa
2021/10/20
 
Plan urbanistikoaren aurretiko kontsulta publikoaren epea. 
Edozein lege edo erregelamendu berri egiten hasi aurretik, derrigorrezkoa da kontsulta publikoa egitea.  
Interesa duen edozein pertsona edo taldek egin ditzazke ekarpenak, urriaren 20tik azaroaren 10era bitartean. Kontsulta honen helburua ez da gero apurka-apurka egingo den eta parte hartzearen bidez adostuko den dokumentu urbanistikoaren edukia zehaztea, baizik eta, dokumentu urbanistikoa egiten hasi aurretik, jendearen ikuspuntua jakitea bi galderen inguruan.

> Informazio gehiago hemen 
 

 

 
Ongi etorri!
2021/09/17
 
Ongi etorri Aretxablatetako Plan Orokorraren webgunera.
Udalak 2021ean Aretxabaletarako hirigintza-plan berria hasi zuen. Horrek, Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) izenekoak, udalerri osoko lurzorua eta eraikinak antolatzeko balioko du. Herritarren partaidetzarako fase eta ekintza desberdinak izango ditu. Ahalik eta lagun gehienek parte hartzea funtsezkoa da herritar guztien beharrei erantzungo dien Aretxabaleta bat planifikatu ahal izateko.
Webgune honetan nola eta noiz parte hartu jakinaraziko dizugu.

 


 

Bienvenu sur Createlli Lab